XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eñaut, Eñaut!- hotsegin zuen norbaitek - Eñaut erori eta amildu egin da. Eñaut amildu da!.

Denak gelditu ziren. Eñauten gorputzak, mendian behera amilka, ateratzen zituen kolpe hotsak garbi entzun zitezkeen, bai eta mutilaren aiuma eta kexuak ere.

- Geldi, geldi zuek hemen!- agindu zien Manexek ilunpetan saltaka mutilaren ondoren zihoalarik.

- Zer gertatu zaik? Hartu al duk minik?- galdegin zion Eñauti.

- Bai, dena kolpatua nago, Manex. Uste dut orkatila hautsi zaidala; edo bihurritu bederen...

Zutitzen lagundu zion. Mutila ezin zen tente egon.

Orkatila, egia zen, oso haunditua zuen.

Zer egin? Saiatu zen Manex mutila malkar hartan gora, talde osoa zegoen tokiraino igotzen; baina ezin zuen pausorik egin.

Erabaki zorrotzen bat hartu beharra zegoen.

- Beñat esan zuen Manexek, arin asko harengana igoz -, azkenean Arranobira joan beharko diagu eta egun osoa han ezkutaturik eman.

- Mutil hori ez daiteke ibil.

Han sendatuko diagu eta bihar gauez segitu bidea.